XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4. Bilatu zure herriko edo hiriko planoa.

Ea ezagutzen dituzun kale, enparantza eta edifizio garrantzitsuak.

Bukatzeko, lekutu ondorengoak:

Zure ikastetxea/Zure senideen etxeak/Zure etxea./Zure lagunen etxeak.

TALDEKO ARIKETAK

5. Hitz egin, zure gelakoekin zure herriak edo hiriak dituen arazoei buruz.

Zer konponbide aurkitzen duzue?

6. Zer deritzozu zure herriari edo hiriari?

Sailkatu 1etik 3ra esaldi bakoitza, ondorengoaren arabera:

1 gezurra; 2 = ez da egia osoa; 3 = egia.

- Nire herriak edo hiriak beharrezko zerbitzuak ditu.

- Nire herria oso garbi dago.

- Nire herria inguratzen duen paisaia kutsatua eta hondatua dago.

- Herrian umeek ez dute eraginik bertako erabakietan.

7. Egin publizitate kanpaina bat, ondorengo lemapean:

Ezagutu zure herria.

Bakoitzak kanpainarako kartel bat marraztu beharko du.

Ondoren erakusketa bat egin kartel guztiekin, eta eman botua kartelei.

Zein kartelek jaso ditu botu gehien? Zergatik?